Bueno gente, este viernes empiezan las fiestas de deusto. Las primeras fiestas del año, para disfrutar de litros y txosnas, porque lo que son conciertos este año vienen bastante flojos. Aquí os dejo el programa de fiestas.
Egitaraua:
MARTXOAK 13 OSTIRALA
* 17:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKAren irekiera eta inaugurazioa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean), gaueko 21:00ak arte.
* 20:00etan Txupina eta pregoiaren irakurketa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean). Ondoren, txosna gunera jaitsiera Deustuko gaitari eta ONDALAN erraldoien konpartsaren animazioarekin.
o Hau, Konpartsa eta koadrilen I. Txapelketaren lehenengo froga izango da. Zatoz zure koadrilarekin eta parte hartu!!!!! Puntuak koadrila edo konpartsa animatuenari.
* Bukatzean, txosnetan (4.gunean) luntx herrikoia.
* 20:00etan SAN IGNACIO korala, IZAERA eta DEUSTOARRAK koroak entzun eta disfrutatu ahal izango ditugu San Pedro elizan.
* 20:0etan kontzertua Gazte Lokalean
* 22:00etan Kontzertuak txosna gunean (4. gunean). Lehenengo maketa txapelketaren irabazlea eta ondoren HESIAN taldea izango ditugu.
MARTXOAK 14 LARUNBATA
* 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin Deustuan zehar.
* 10:00etatik aurrera, ROLLER TXAPELKETA botika zaharreko skate parkean (4. gunean)
* 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)
* 12:00etan Deustuko PAELLA TXAPELKETA ospetsua hasiko da Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
* 15:00etan Paellen aurkezpena, sari banaketa eta herri bazkaria
* Ondoren...(16:30ak aldera) TXIRITXORRA animazio taldearen laguntzarekin, KOADRILA eta KONPARTSEN arteko txapelketaren 2. froga izango dugu.
* 17:30etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Herri kirolak (1.eta 2. maila) Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
* 18:30etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Talde jokoak (3. eta 4. maila) Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
* 19:30etan SUZKO ZEZENA botika zaharreko parkean (2. gunean)
* 20:00etan San Jose eguneko emakumeen aurreskuaren entsegu orokorra egingo dugu, Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
* 20:00etan kontzertua Gazte Lokalean
* 20:30etan Guk geuk dantzatzeko momentua iritsi da plazan egongo den euskal ERROMERIAN Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
* 23:00etan Berbena AMAIUR taldearen eskutik eta ondoren, PRISCILA taldearen kontzertua txosna gunean (4. gunean)
MARTXOAK 15 IGANDEA
* 11:00etan Diana eta txupina Deustuko fanfarrearekin
* 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)
* 12:00etan UDAL BANDAren kontzertua Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean)
* 12:00etan UMEENTZAKO TAILER KULTUR ANITZA Botika Zaharreko parkean (2. gunean) AMARU ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN.
* 12:30etan UMEENTZAKO III. ZIBA txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean) Deusto Bizirik elkarteak antolatuta.
* 12:30etan DANTZA IKUSKIZUNA (Jazz Funky, Hip-Hop, Danza Oriental, Danza Clásica, Danza Creativa, ...) ARTEBI eskolako ikasleen eskutik Botika Zaharreko parkean (2. gunea)
* 13:30etan Tailerren bukaera, eta ZIBA txapelketaren SARI banaketa
* 13:15etan Mikeldi eta Gure Herria dantza taldeko dantzariak ikasitako dantzen erakustaldia egingo digute Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
* 17:30etan umeentzako PLAY BACK txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
o epaimahaiak irabazleak aukeratzen dituen bitartean...ENSAYO akademiako Danza Modernoko ikasleek erakustaldia egingo digute
* 18:00etan KANP berbena zoragarria Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
MARTXOAK 18 ASTEAZKENA
* 17:30tik aurrera “Bizi euskal eskola” Bizkaiko eskola publikoen topaketa jaialdiaren barruan: bertsolariak, ikastetexeek eskainitako emanaldiak, TZ taldearen kontzertua, eta trikitilariak eta aurpegi margoketa arratsalde osoan zehar.
* 21:30etan KOADRILA eta KONPARTSEN arteko txapelketarekin jarraituz, poteoa izango dugu IZEKI tabernatik hasita, deustuko taberna ezberdinetan, probak eginez eta irabaziz!!!
* 22:00etan Berbena LISKER taldearen eskutik txosna gunean (4.gunean)
MARTXOAK 19 OSTEGUNA San Jose eguna
* 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin.
* 11:30etan ESTROPADAK Bilba memoriala, errekan Orio, Raspas, Algorta, Zierbena, Santurtzi, Kaiku, Deustu, Arkote, Elantxobe, Urdaibai eta Jarrillera traineren artean
* 12:00etan Deustuko udal korporazioa, San Felitzisimotik, alkatea buru duelarik, Deustuko kaleetan zehar ibiliko da kalejiran. Deustuarrok gonbidatuta gaude jantzi tipikoa soinean hartuta bertan parte hartzera
* 12:00etan pintxo txapelketa Gazte egunaren egitarauaren barruan. (1. gunean)
* 13:00etan Emakumeen aurreskua. Herriko kaleetatik kalejira amaitu ondoren, Done Petri/San Pedron (1. gunean), Deustuko andreek antzinako ohiturari eutsiz, aurreskua eskainiko dute.
* Ondoren, indarra berreskuratzeko, luntx herrikoia.
* 14:30etan Pintxoen aurkezpena (1. gunean)
* 17:00etan PILOTA TXAPELKETA Iharra frontoian (1. gunean)
* 18:00etan Bizkaiko pilota federazioaren eskutik, ohitura bihurtu den amateurren arteko PILOTA PARTIDA izango da.
* 19:00etan Futbolin txapelketa. ANTOLATZAILEA: KAR KAR
* 20:00etan Jinkana poteoa txosnetatik gazte egunaren egitarauaren barruan (4. gunean)
* 23:00etan KOADRILA eta KONPARTSEN arteko txapelketarekin jarraituz, orain dantza egitea tokatzen zaigu playback txapelketan.
MARTXOAK 20 OSTIRALA
* 16:00etan Blas de Otero eta Bidarte auzo etxeko jubilatuen egoitzetan, MUS eta BRISKA txapelketa
* 17:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKAren irekiera eta inaugurazioa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean), gaueko 21:00ak arte.
* 20:00etan antzerkia izango dugu
* 20:00etan kontzertua Gazte Lokalean
* 23:00etan REAGGE gaua txosna gunean (4.gunean). Bertan, EARLY REFLE
MARTXOAK 21 LARUNBATA
* 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin.
* 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)
* 11:00etatik aurrera, txapelketa egun osoan zehar Deusto Bizirik elkarteak antolatua.
* 11:30etan Erraldoien bilkurari hasiera emango diogu Deustuko anbulatoriotik ONDALAN erraldoien konpartsaren eskutik
* 12:00etan Umeentzako TAILERRAK eta PUZGARRIA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
* 12:00etan TOMATE NAGUSIA sukaldaritza lehiaketa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean). Ez ezazue huts egin!
* 15:00etan Tomate txapelketako plater berezi eta originalen aurkezpena, sari banaketa eta herri bazkaria.
* Ondoren...KOADRILA eta KONPARTSEN arteko JOKUAK txapelketaren barruan Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean)
* 18:00etan ENSAYO akademiako irakasleekin batera, koadrila eta konpartsen arteko dantza txapelketa.
* 18:00etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Matrakan (5.eta 6. maila)botika zaharreko parkean (2. gunean)
* 18:30etan umeentzako berbena botika zaharreko parkean (2. gunean)
* 19:00etan ENSAYO akademiarekin batera, Salsa erritmoak dantzatzeko ordua heldu zaigu.
* 20:00etan SUZKO ZEZENA botika zaharreko parkean (2. gunean)
* 20:30etan Gazte Lokalean
* 22:00etan KONTZERTUAK txosna gunean (4. gunean). Lehenengo eta behin, MISTER JAM eskolako ikasleek, ikasitakoa erakutsiko digute. Ondoren, BARULLO taldearen kontzertua izango dugu.
* 00:00etan EMAKUMEEK jasaten dituzten ERASOEN AURKAKO ekimena txosna gunean (4. gunean)
MARTXOAK 22 IGANDEA
* 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin.
* 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)
* 12:00etan UMEENTZAKO TAILER KULTUR ANITZA botika zaharreko parkean (2. gunean) AMARU ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN.
* 12:00etan Euskal dantzak Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) BIHOTZ ALAI dantza taldearen eskutik.
* 17:00etan MUS txapelketa Done Petri/San Pedro plazan.
* 18:30etan jaiei amaiera emateko TOMATE ERREKETA eta PARRILADA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).